XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

114. Burubidez mintzatzen direnek guztiekikoan tink egon behar dute, herria legean bezala, eta askoz areago.

Gizalege guztiek bakar batetik baitute beren indarra: jainkolegetik, alegia.

Ahalik, nahi adina baitu jainkolegeak, guztiak lain da, eta guztien gaineko.

115. Arimarena da lógos-a, berezko hazitzea duena.

116. Gizon orok du bere burua ezagutzea eta zuhur izatea.

117. Gizona, moskortu denean, mutikotxu bat gidari, hor doa alderoka, nondik dabilen arrastorik gabe, arima bustia duela.

118. Arima distirakor lehorra, jakintsuena eta hoberena; (hobeto esan:) arima lehorra, jakintsuena eta hoberena.

119. Patu gizonarentzat bere izaera (Patu du gizonak bere izaera).

120. Hobeto, noski, eta homerokiago bidebatez, Heraklitok, tou arktikou-ren (iparralderen?) ordez ten arkton (artz-eme) erabiliaz.

Egunsentiaren eta arratsaren mugak baitira (bost-izarrak edo) artz-emea, Jupiter argiaren zelataria puntako-izar dela.

Iparralde (?) hori, baina, sortalde-sartaldeen muga da; (bost-izarrak) artz-emea ez baizik.

121. Efesotar larri guztiek hobe zutekeen beren buruak urkatu eta gaztetxoen esku beren hiria laga; Hermodoro, beren arteko gizonik dontsuena, herbesteratu baitzuten, esanaz: hoberenik ez bedi inola gure artean; izanenean, beste nonbait eta beste batzukin.

122. Elkarrekin bihurri-(jar-)tzea: hurbiltzea, dio Heraklitok.

123. Izadiak inoren bistatik izkutatu nahi izaten du, heraklitok dioenez.

124. Ulerkaitza zirudikeen honek, alegia, ortzi osoa eta bere alde bakoitza, dena tajuz eta burubidez (lógoi), dena bere molde, oldar eta itzulingurutan ezarrita egon izan bazen; bainan lehenengo hartan ez zen horrela; mundurik ederren hau iraizean aizatu-zaborreriaren antzeko zen, baizik, dio Heraklitok.

125. Zadura-badura bera ere mindu egiten da, nahastu ezean.

125a. Pluton hura itsu ematen digu (Plutarko-k?), bertutearen ez baizik, grina txarren piztaile denez.

Hortik, bada, Heraklito efesotarrak, bere herritarrak ara(o)katuz, ez erregutuz, esan: aberastasunak ez ahal dizue eskuetatik alde egingo, efesotarrok, horrela gaiztotzat etsi dezazuen!.